
Atenasko Erekterion tenpluko kariatideak.
Kariatideak emakume itxurako eskulturak hieratikoak dira, zutabe edo euskarri moduan erabiliak Antzinako Grezian. Bereziki ezagunak dira Atenasko Akropoliko Erekteion tenpluko kariatideak. Horien jatorria ezezaguna bada, kondairak dio Greziako Lakonia eskualdeko Karia antzinako hiriko emakumeak irudikatzen dituztela, Mediar Gerretan hango emakumeak esklabu hartu eta zama astunak eramatera behartuak izan zirelako, pertsiarren alde agertzeagatik zigor moduan.
Kariatideak zizelkatzeko ohitura Errenazimenduan berpiztu zen. Ezagunak dira garai horretan Jean Goujon artistak Parisko Louvre museorako zizelkaturikoak. Berrikiago eta gurean, Donostiako Wallace iturrietan ikus daiteke kariatideen erabilera apaingarri moduan.
Loturiko artikuluak
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Sinkretismoa eta sinkretikoaSinkretismoa dogma, sinesmen eta praktika ezberdinak bateratuz eratzen den sistema da, horien sintesiaz bainoago horien elementuak nahastuz sortzen dena. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten…