Estatistikan, karratu txikienak hainbat eredu estatistikoen parametroak estimatzeko erabiltzen den irizpidea da, eredutik espero daitezkeen balioen eta behatutako balioen arteko desbideratze karratuen batura minimotu egiten duena. Karratu txikienen irizpidea bereziki erregresio estatistikoan erabiltzen da bereziki, aldagai dependente eta independenteen arteko erlazioa estimatu nahi denean: erlazio horretako parametroak estimatzeko, erlazio horren bitartez estimatzen diren aldagai dependenteari buruzko
aurresanen eta aldagai horri buruz behatutako
balio errealen arteko desbideratze karratuen batura, hots
hondar karratuen batura, txikien egiten duten parametroen balioak hartzen dira.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren.…
Inbariantzia (estatistika)Estatistikan, inbariantzia datuei egindako transformazioen ondorioz aldatzen ez diren estatistikoen propietatea da.