Kartogramak

Kartograma eskualde edo herrialdeetako datu estatistikoak mapa batean irudikatzeko mapak dira, datu estatistiko horiek eskualde edo herrialde horietan kolorez, puntuz edo diagramaz irudikatuz. Kartograma aldaera bereziak dira kartograma anamorfikoak, non eskualde eta herrialdeko azalera datu estatistikoak adierazten duen magnitudearekin arabera aldatzen den, mapa desitxuratuz nolabait, baina eskualde eta herrialdeen arteko mugakidetasun erlazioak atxikiz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cartogram; gaztelaniaz, cartograma; frantsesez, cartogramme.

.

Europako herrialdeen biztanleriaren kartograma anamorfikoa. Italiako azalera handiagotu egin da, beste herrialdeen baino biztanleria-dentsitate handiagoa duelako.

Hauteskunde emaitzen kartograma. Estatu bakoitzean sektore-diagrama batez adierazten dira alderdien boto-proportzioak. Estatuaren koloreak irabazlea adierazten du. Iturria: Ali Zifan, Commons.