Kartzelako lana

Bertsolaritzan, kartzelako lana bereziki txapelketetan bertsolariek, banaka edo binaka, gai jakin bati buruz jarduteko bertsoaldi mota bat da, bitartean beste bertsolariak aparteko gela batean daudelarik, bertsolari horien jarduna entzun ezinik. Geroago, txandaka eta zozketaz jarritako ordenan, beste bertsolari horiek ere gai berari buruzko bertso-jarduna egingo dute. Kartzelako lanaren helburua lehiakideek euren bertso jarduna prestatzeko besteen denbora berdina izatea da, denek berdinari buruz aritu bhar dutenez. Kartzelako lanaren modalitatea 1960ko txapelketan garatu zen lehen aldiz.