Kataforak

Katafora estilo-figura bat da, ondoren adierazi behar dena aurreratu edo hari erreferentzia egiten diona. Aurretik adierazitako zerbaiti erreferentzia egiten dion anaforaren aurkakoa da. Adibidez kataforak dira:

  • "Honako elementu hauek dute: hidrogenoa, helioa eta karbonoa."
  • "Hala esan zion, ez zuela berriz ere ikusi nahi."
  • "Harrigarriena zera da, ez zidala ezer esan."
  • "Han daude, Leioan ikasten."

Katafora adierazteko, ohikoa da bi puntuen edota komen erabilera, aurreko adibideetan ikus daitekeenez.