Katakresia

Katakresia berez izenik ez duen gauza bat harekin loturik dagoen edo antzekoa den gauza baten izena erabiliz izendatzen duen figura erretorikoa da, adibidez aulkiaren hanka, zulo beltza eta zuhaitz genealogikoa. Hizkera arruntean ere erabiltzen da, adibidez "soinekozuri" esaten denean beti soineko zuriz jantzita doan izen ezezaguneko bezero bai buruz. Beraz, esan liteke katakresia gabezia lexikalaren ondorioz sortzen den metonimia dela.