Katalanismoa

Estelada, Kataluniako independentzia aldarrikatzen duen bandera.

Katalanismoa nazio katalana, bertako hizkuntza, kultura eta erakunde sozial eta politikoak eta horien autonomia edo burujabetza aldarrikatzen dituen mugimendu sozial eta politikoen multzoa da. 1870eko hamarkadan hasi zen garatzen, hasiera batean talde progresista, ezkertiar eta errepublikazaleen aldetik, eta 1890eko hamarkadatik aurrera joera kontserbadore batekin batera. Geroztik, aniztasun politiko hura, ezkerretik eskubira, atxiki du katalanismoak. Espainiar nazionalismoaren eta zentralismoaren aurkako jarrera tinko eta iraunkor batekin batera, espainiar estatuarekiko jarrera aldakorra izan da, eta joera erregionalistak, autonomistak, federalistak eta independentistak bereizi dira katalanismoaren baitan, historian zehar nagusitasun, protagonismo eta lidergo ezberdinekin. Halaber, badira katalanismoa Kataluniara mugatzen dutenak, eta badira beste alde batetik nazio katalana katalana hizkuntzatzat duten lurraldeetara, Països Catalans delakoetara, zabaltzen dutenak, Valentzia eta Balear uharteteetara hain zuzen. 2010 urtetik, Katalunia burujabetza eta independentziaren aldeko mugimendu sozial eta politiko bizia du, espainiar estatuarekiko talka gogorra eragin duena.

Erreferentziak

  • Las bases políticas e ideológicas del catalanismo de izquierdas del siglo xx, PERE GABRIEL
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Katalanismoa"; Gizapedian, iraila 24, 2019, https://gizapedia.hirusta.io/katalanismoa/.