Katastroa

Katastroa (antzinako grezierazkoa κατάστιχον, "erregistro", hitzatik) lursail eta eraikinen informazioa jasotzen duen erregistro edo zentsu bateratu ofiziala, horien zatiketa nolakoa den eta balioa, erabilera eta jabea zehazten dituena, bereziki horien gaineko zergak ezartze aldera, baina hirigintzaren planifikaziorako eta zerbitzu publikoak antolatzeko ere tresna garrantzitsua dena.