Katastrofismoa ezkortasunezko jarrera gehiegizkoa da, maiz irrazionala, egoera jakin batek okerrera egin eta azkenean kolapsoa ekarriko duela aurresaten duena. Adibidez, enpresa batek pairatzen duen krisi batean, jarrera katastrofista batek krisi horrek azkenean enpresaren porrota aurreikusiko luke, baina horretarako argudio objektiboak azaldu gabe.
Katastrofismoak egoera arriskutsuari buelta emateko pizgarri edo akuilu moduan jokatzea ekar dezake berarekin, baina baita ere etsipenezko jarrera, ezer egiterik ez dagoela eta gauzak aldatzen saiatzea alperrikakoa dela. Nolanahi ere, jarrera arriskutsua da beti, informazio nahikorik jaso gabe, uneko egoera eta aurresanak objektibotasunez aztertzera ez daramana.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ImmobilismoaImmobilismoa arlo politiko, ekonomiko eta sozialean berrikuntza eta aldaketen aurkako jarrera, status quo eta uneko egoerari atxikitzea bultzatzen duena. Era guztietako erakunde eta entitate politikoetan izan daiteke, hala…
ProaktibitateaPertsona proaktiboak etorkizunean sor daitezkeen egoerak aurreikusiz eta horien kontrola hartuz, sor daitezkeen arazoei irtenbideak eman eta aldaketarako eta hobekuntzarako erabakiak hartu eta ekimenak aurrerak eramaten egiten dituzten…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…