Katatimia

Katatimia sentimendu eta emozioek pertzepzio edo beste funtzio kognitiboak eragin eta aldarazi egiten dituzten egoera da, borondatea eta arrazionalitatea galtzeraino. Katatimia gertatzen da adibidez, pertsona batek behin eta berriz jasan dituen porroten ondorioz, emandako aukera bat hartu eta horretan oinarrituta ilusio faltsuak edo eldarnioak (ikus, txakur-ametsak) eratzen dituenean, porrotaren ideia inkontzienteki baztertze aldera. Terminoa Wolfgang Maier psikiatrak asmatu zuen 1912 urtean.