Katekesia kristau pertsona eta komunitateen artean fedea zabaldu, hezi eta sakontzeko egiten den elizako lana da, Jainkoaren Hitzari jarraiki beti. Ebanjelizazioaren jardun nagusietako bat da, beraz. Jendartean, katekesia haurren kristau hezkuntzarekin lotzen bada ere, katekesia kristauen bizitza osoan zehar zabaldu beharreko prozesua da, adin eta talde bakoitzeko ezaugarrien arabera; ildo horretatik, sakramentu aurreko katekesia ere badago, halanola jaunartze eta ezkontza aurretik egiten dena. Katekesian diharduten pertsonak katekistak dira.
Loturiko artikuluak
EbanjelizazioaEbanjelizazioa jendartean kristau fedea hedatzea da, bereziki Itun Berria edo Ebanjelioa, non Jesus Nazaretekoaren mezua zabaltzen den. Hain zuzen, ebanjelio hitza “eu” (“εὐ”) eta“angelion” (“αγγέλιον”) hitzetatik dator, "Berri…
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…