Kazikeak eta kazikismoa

Kazikeak (cakchiqueles hitzetik) Ertamerika eta Karibeko tribu indigenetako buruzagiak dira jatorrian. Hedaduraz, XIX. mendetik tokiko eta bertako oligarkia izendatzeko erabiltzen da; hain zuzen ere, aberatsa edo klase nagusikoa izateagatik edota herritarrak bere mendean izateagatik herri txiki edo ertain bateko politikan eragin edo botere absolutua duen eta beraz bere erara eta mesedetara, ideologia politikoari erreparatu gabe, gauza antolatzen dituen agintari politikoa da kazikea, herriko jauntxoa alegia, kazikismo izeneko nagusikeria politikoa garatzen duena. Are eta zabalago, kazikea edozein erakundetan boterea modu absolutista, interesatu eta pertsonalista batean baliatzen duen kargu edo buruzagia da.

Kazikismoa ohikoa izan zen Espainian XIX. mendean, eta XXI. mendean ere anitz dira kazikismoak kutsatutako praxis politikoak, maiz ustelkeriarekin eta transfugismoarekin loturik. Errestaurazio borboitarrean, 1875etik 1931ra bitartean, kazikismoa Espaniako politikaren oinarrizko elementua zen, alderdi politiko liberal eta kontserbadoreek inplizituki onartua, beraien artean botere politikoa banatzea  ahalbidetzen zuen neurrian, baina betiere tokiko kazikeen interes ekonomiko eta politikoen mesedetan.