Kimera

Jatorrizko adieran, Kimera (antzinako grezierazko Χίμαιρα hitzetik, "Khimaira" ) munstro mitologikoa zen, leoiaren burua, ahuntzaren gorputza, nondik ahuntzaren burua ateratzen zen, eta dragoiaren isatsa zituena, muturretik sua bota eta gizakiak irensten zituena. Tifon munstroaren eta Ekidna sugearen alaba zen (munstro femeninotzat hartzen zen) eta Belerefontek akabatu zuen Pegaso zaldiaren laguntzarekin.

Adierazkera figuratuan eta metonimiaz, kimera ideia fantastiko eta utopikoa ere bada, gauzatu ezinezkoa eta irudimenean bakarrik existitzen dena.