Kirola (definizioa)

Kirola joko fisiko arautua da. Joko moduan, erronka, norgehiagoka edo lehia du oinarrizko osagaitzat, baina hortik aurrera gizarte modernoetan transzendentzia erabateko jarduera sozial bilakatu da, gorputzaren zainketarekin, estatus sozialarekin, ekonomiarekin eta geopolitikarekin lotura sendoak eratuz, hasiera batean kultura guztietan ugari diren jolas fisikoak arautzetik baino askoz ere haratago. Norbert Elias (1897-1990) izan da kirola ikuspuntu soziologikotik aztertu duen egile nabarmenetakoa da, hain zuzen berak eraturiko soziologia figurazionaletik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sport; gaztelaniaz, deporte.