Kitapena (likidazioa)

Agian, likidazio hitzak merkataritzan duen adiera bilatzen ari zinen.

Ekonomian eta zuzenbidean, kitapena eta likidazioa egoera desberdinetan eta hainbat adierekin erabiltzen den terminoak dira. Orokorrean, kitapena, zor bat kitatzea da, hots obligazio baten amaiera da, alde batek besteari ordaindu beharrekoak ordainduta. Zor edo saldo baten zenbatekoa zehaztea ere adieraz dezake, alde bateko eta besteko mugimenduak konpentsatuz. Adiera orokor horretatik, hanbat adiera partikular ditu:

  • ordurarte zatitugabea eta komuna zen ondarea parte ezberdinetan zatitzea da, bakoitzari berea emanez (irabazpidezko ondasunen likidazioa adibidez, dibortzioen kasuan);
  • zerga baten kitapena edo likidazioa, ordaindu beharreko zerga baten zenbatekoa zehaztea; horrela, autolikidazioa edo autokitapena ere badaude, zergapekoak berak kalkulatu behar duenean ordaindu behar duena;
  • sozietate bat likidatzea, sozietate baten ondare garbia zehaztea, aktiboak saldu eta zorrak kitatu ondoren, bazkideen artean banatu aurretik;
  • herentzia bat likidatzea, hil den pertsonaren ondarearen balio garbia zehaztea, oinordekoen artean banatuko dena;
  • kontabilitatean, kontu bat likidatzea, kontu baten saldoa zehaztea da (izakinak, adibidez), alde bateko eta besteko mugimenduak konpentsatuz.