Klandestinitatea eta klandestinoa

Klandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute; adibidez, debekatuta dauden liburuak argitaratzen dituen inprimategia klandestinoa da. Ekintza eta jokabide klandestinoak klandestinitatean egiten direla estaen da. Ezkutuan, nortasun faltsuarekin eta ihesi bizi den aktibista politikoa ere klandestinitatean bizi dela esaten da.