Klase borroka marxismoaren eta beraz materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua da, klase sozialen arteko gatazka adierazi eta historiaren motore edo eragile nagusitzat hartzen dena. Aldaketa historiko sakonak teknologia berri batek ekarri dituenean ere (eta hala izan da kasu gehienetan), erlazio ekonomikoetan eta gainegitura sozialean aldaketak gertatu behar izan dira, eta aldaketa horiek teknologia eta ekoizpen-bideak kontrolatu eta irabaziak bereganatzeko klase borrokaz gauzatu dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, class struggle; gaztelaniaz, lucha de clases.
Loturiko artikuluak
Materialismo historikoaMaterialismo historikoa gizakiaren historia faktore materialistetan oinarritzen dela baieztatzen duen tesi filosofikoa da, bereziki marxismoan onartzen dena. Terminoa Karl Marxek asmatu ez bazuen ere, berari zor zaio tesiaren…
BurgesiaBurgesia, bere adiera politikoan, Frantziako Iraultzan agertzen da, eta nobleziaren azpian dagoen baina euren ekimenagatik eta ahalmen ekonomikoagatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. Hala…
KapitalismoaKapitalismoa ekoizpen-bitartekoak jabetza pribatuan eta, etekinak eskuratuz eta horiek metatuz kapitala osatzeko eta hura baliatuz berriz ere, kapital ekonomiko moduan, etekinak sortzeko helburuarekin, ondasun eta zerbitzuen merkataritzan oinarritzen den…