Estatistikan, klase-marka tartekako maiztasun-taula batean tarte bakoitzeko muga-balioen batezbestekoa edo erdipuntua da. Adibidez, 100-200 tarteko klase-marka 150 da. Klase markak tarte osoaren balio adierazgarri gisa erabiltzen dira neurri estatistikoak kalkulatzerakoan. Adibidez, 100-200 tartean 4 datu badaude, datu horien batura kalkulatu ahal izateko, 4 datu horiek 150 direla (klase-marka alegia) suposatuko da, eta ondorioz batura 600 dela estimatuko da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, class mark, class midpoint; gaztelaniaz, marca de clase.
Loturiko artikuluak
Marka zuriakMarka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen direnak dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea.…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Datu atipikoakEstatistikan, datu atipikoak (ingelesez, outlier) datu gehienen balioetatik aldentzen diren datuak dira, datuak sortu dituen eredu estatistikoaren ohiko aldakortasunagatik (adibidez, gerta liteke pertsona heldu baten altuera 214 cm…