Klausula (zuzenbidea)

Agian, klausula hitzak hizkuntzalaritzan duen esanahia bilatzen ari zinen.

Klausula kontratu publiko edo pribatu batean baldintza bat ezartzen duen xedapen berezia da. Gehiegizko klausula edo neurrigabeko klausula bi aldeetako batek inposatzen duena da, fede txarrez ezarritakoa, bestea babesik gabe uzten duena. Klausula  derogatzailea edo indargabetzailea edo ad cautelam klausula testamentu batean aureko testamentu guztiak indarrik gabe uzten dituena da.