Klausula (hizkuntzalaritza)

Agian klausula hitzak zuzenbidean duen esanahia bilatzen ari zinen. 

Hizkuntzalaritzan, klausula batasun sintaktikoa duen sintaxi-unitatea da, predikatu baten inguruan elementu funtzional batzuk biltzen dituena, esaldia baino maila goragokoa eta perpausa baino maila beheragokoa. Perpausarekin alderaturik, klausulak batzuetan ez du perpausak duen esanahi osoa (adibidez, "arraina dastatu nuen eta ez zitzaidan gustatu", "ez zitzaidan gustatu" klausula da, baino ez perpausa, esanahi aldetik lausoa delako (zer ez zitzaidan gustatu?). Klausulak ez du izaten gainera, perpausak izaten duen osotasun fonologikoa.