Klitomako Kartagokoa

Klitomako Kartagokoa (K.a. 187 - K.a. 110) filosofo eta Akademiako burua izan zen, bereziki ezaguna Karneades filosofo eszeptikoaren lan eta pentsamenduaren biltzaile eta zabaltzailea da, eta baita haren jarraitzailea ere. Karneadesek zuzendutako Akademia utzi egin zuen hala ere tarte batean, K.a. 140 urtearen inguruan, bere eskola propioa eratzeko. Liburu asko eta asko idatzi baiztuen ere, ez zaigu haietatik bakar bat ere heldu.