Koaderno Handia, Agota Kristof: laburpena

Koaderno Handia Agota Kristof (1935-2011)  emakume idazle hungariarrak 1986 urtean frantsesez idatziriko eleberria da.

Laburpena kapituluz kapitulu

1: Amonarenera

Ama bat Hiri Txikia deituko den herriko geltokira heltzen da bere bi haur bikiekin. Hiri Handitik datoz. Haurren amonaren etxera joatea da haien asmoa, baina ez dago garraiobiderik haraino. Oinez iristen dira, eta amak amonaren etxearen kanpoaldean zain egoteko esaten die. Kanpoaldetik haurrek aditzen dute ordea amaren eta amonaren artekoa. Amak ez duela haurrei emateko janari nahikorik. Amonak aurpegiratzen dio laguntza eskatzeko bakarrik gogoratu dela berarekin. Amak aitortzen du amonarekiko atxikimendu falta, baina Hiri Handian ez dela giro dio: bonbak, ... Erruki eske dator. Senarra frontean omen dago, baino ez dauka aspalditik haren berririk. Amonak, errukigabe, esaten dio honezkero hilda dagoela. Biak kanpora atera eta amak amona aurkezten die. Amak haurrak besarkatu eta badoa. Amonak berarekin, lanean eta, bizimodua zer den ikasiko dutela dio, barrezka, haien jantzi dotoreak ikusita.

2: Amonaren etxea

Etxea Hiri Handiaren kanpoaldean dago. Etxetik harantzago errepidea bukatu egiten da: hesia eta soldadua zaindari. Muga da. Amonaren etxean baratzea, oilategia, txerritegia eta txabola abereentzat dago.  Amonak barazkiak, fruituak, untxiak eta abar saltzen ditu azokan. Txakurra eta katua ere badaude. Etxera sartu eta sukaldea dago, handik amonaren gela, giltzaz itxita, eta beste gela bat, non militar atzerritar bat bizi den. Sotoa ere badago, janaria gordetzeko. Ganbara ere bai, non haurrek koadernoa, aitaren hiztegia eta beste gauzak gordetzen dituzten. Baina lortu dute giltza gela guztietara lortzeko, eta zuloak egin dituzte ganbaran, etxean gertatzen den guztia jakiteko.

3: Amona

Sorgina deitzen diote herrian amonari eta amonak haurrei txakurkume. Txikia eta iharra da. Buruko zapi beltza darama eta jantzi ilunak daramatza soinean. Zimurrez beterik dago, ez du hortzik. Ez da garbitzen, kulerorik ez du, eta pixa edonon egiten du, hankak zabalduz. Ez da inoiz biluzten, haurrek zulotik ikusi dutenez. Arropa dauka arroparen gainean. Ez da berritsua, baino iluntzean edan egiten du bere gelan eta bera bakarrik mintzatzen da, hizkuntza ezezagun batean, azkenean negarrez bukatzeko. Haurrek barrezka egiten dute hori dena ikusita.

4: Lanak

Amonak lanean jartzen ditu txakurkumeok, berak deitzen dituen bezala. Hasieran, uko egiten diote lanari, baina orduan janaririk ez die ematen eta kanpona egin behar dute lo, eta fruitu eta barazki gordinak jan. Amonak goizetik egiten du lana, orgatila barazkiz eta fruituz bete, baita untxia, oilaskoa, ahatea eraman, eta azokara doa. Orgatila deskantsurik hartu gabe eramaten dui, nekez baino etengabe. Arratsaldean lanean jarraitzen du, baratzean eta etxean. Beraiek ere lan egiten dute, egurretan eta. Amonak lezioa ikasi dutela esaten die, beraiek berriz lotsatuta egiten duela diote, amona lanean ikusten baitute beti. Lan eta lan egingo dute aurrerantzean ere.

5: Basoa eta erreka

Basoa zabala da. Hara joateko erreka txikia pasa behar da, batzuetan bete samarra dator. Haurrek zubi egiten dute egur eta harriekin. Amonak begi onez ikusten du, baina urrutira ez joateko esaten die, militarrak daude handik eta tiro egin dezakete. Bikiak arrain harrapaketan hasten dira errekna eta arrakastaz gainera. Amona harriturik dago, eta pozik. Arrainak azokara eramaten ditu. Basora askotan joaten dira eta guardiek ezagutzen dituztenez, ez diete tiro egiten. Egun batean, bonba zulo batean soldadu baten gorpua ikusten dute, begiak beleak janda, fusila, kartutxoak eta granadak hartzen dizkiote eta sukaldeko zizeilu azpian gordetzen dute (zizeilu gainean egiten dute lo).

6: Zikinkeria

Bikiak maiz garbitzen ziren Hiri Handian, amaren laguntzarekin. Horrela hezita dasude. Amonaren etxean dena dago zikina, ez dago bainugelarik, ez dago urik. Ura kanpoan dagoen putzu batetik ekarri behar da balde batean. Sukalde osoa gantzez eta krakaz beterik dago. Amonak eskuak garbitu gabe sukaldatzen du, nazka ematen die baino ohitu egiten dira.  Bero egiten duenean bainatzen dira, errekna, baino hotza egiten duenean, ez. Amonak Hiri Handitik ekarritako izarak eta eskuoihalak saldu ditu. Oinutsik ibiltzen dira, galtzontziloak besterik ez soinean. Azala gogortu egiten zaie, harramazkadak, ebakiz, ... beterik. Komuna baratzean dago, paperik gabe. Amonak duen kiratsa hartzen doaz bikiak.

7: Gorputza zailtzeko ariketa

Amonak maiz jotzen ditu bikiak. Mingarria da eta negar egiten dute. Minagatik eta bizimodui horretako sofrikazio guztiengatik. Gorputza zailtzea erabakiitzen dute, eta elkarri joka hasten dira, nahita, borondatez, oinazera ohitzeko. Amonak errieta egiten die, ea zertan ari diren. Baina bikiek jarraitzen dute, elkarri joka eta joka, ebakiak eginez. Amonak garrasi egiten die, eta hauek diote garrasi ez egiteko, jotzeko baizik. Amonak jo egiten ditu, eta ja ez dute minik sentitzen, gehiago jotzeko esaten diote. Amonak madarikatu egiten ditu.

8: Ordenantza

Zizeiluan erdi lo daudela, gizon bat sartzen da etxera atea bultzaka. Bikiak beldurtu egiten dira, baina gizonak lasaitu egiten ditu, amonarne etxean bizi den kapitainaren ordenantza edo laguntzailea da. Han zer egiten duten galdetu eta haurrek istorio osoa kontatzen die. Ordenantzak dio bere herritik itzuli berria dela, pozik dago. Haurren hizkuntzan mintzatzen da, trakets, amak erakutsi ziolako. Gerra laster amaituko dela esaten die haurrei, haiek lasaitzeko, nahiz eta denek aitortzen duten janaririk behintzat ez dela falta hor. Ordenantzak kapitainaren logela garbitu behar du, laster helduko baita. Haurrei bi burusi edo manta gris ematen dizkie, haiek ezingo baititu amonak saldu. Gizona badoa. Burusiak ganbaran ezkutatzen dituzte. badaezpada ere.

9: Gogoa zailtzeko ariketa

Amonak txakurkumoek deitzen dituen bezala, jendeak iraindu egiten ditu bikiak: sorginkumeok, putasemeok. Haurrak lotsatu egiten dira eta gehiagotan ez gorritzeko, elkarri sekulako irainak botatzen hasten dira, gero kalean aditzen dituztenean entzungor egiteko.  Eta ahorrela azkenean ohitu egiten dira jendearen irainetara. Hala ere, gogoratu egiten dituzte amaren hitz maitagarriak, eta negargura sortzen zaie.  Horri aurka egiteko, elkarri hitz goxoak esaten hasten dira ariketa gisa, hitz goxo horien esanahia ere ahazteko.

10: Eskola

Bikiek duela hiru urte gertatutakoa gogoratzen dute. Ama eta aita eztabaidan ari dira. Aitak bikiak banadu nahi ditu, eta gela desberdinetan jartzea eskolan. Beti elkarrekin daude, euren mundu propioan, eta bakoitzak bere izaera garatu behar duela deritzo. Amak berriz elkarrekin uztearen aldekoa da. Azkenean, eskolan gela banatan hasten dira, baino sekulako oinazea sentitzen dute, biak banaduta, eta ondoezin sentitzen dira. Ospitalera ta guzti eraman behar dituzte. Amak erabaki egiten du biharamunetik aurrera gela berean egongo direla. Hortik gutxira, aita gerra-frontera eramaten dute. Eskola itxi egiten dute. Hala ere, irakurtzen, idazten eta kontuak egiten dakite, eta amonaren etxean ikasten jarraitzea erabakitzen dute.

11: Papera, koadernoa eta arkatzak erosten

Haurrak papera, koadernoak eta arkatzak erostera doanz Hiri Txikiko liburudendara. Gauzak dendako erakusmahaian jarri, eta dendariari dirurik ez dutela aitortzen diote, baina gauza horiek behar dituztela. Dendariak guurasoei dirua eskatzeko, haurrek amonarekin daudela esplikatzen diote. Haurrak begira-begira geratzen zaizkio dendariari, eta dendaria asaldatu egiten da. Lan egiteko prest daudela diote haurrek, hitz serio eta arraroak erabiliz. Gero, arrautzak eskaintzen dizkiote turkean. Dendaria urduritu egiten egoerarekin, haurren hizkuntzarekin eta begiradarekin, eta azkenean gauzak eman egiten dizkie, dendatik alde egiteko erregutuz.

12: Ikasketak

Ikasketetarako bikiek aitaren hiztegia eta amonaren etxeko Biblia darabiltzate. Haur batek esaten dio besteari zeiri buruz egin behar duen idazketa. "Amonarenera", liburu honetako lehen kapitulua, dio besteak (hain zuzen liburu hau lehenengo pertsonan daude idatzita, haurrek kontatzen duten beren istorioa). Eta horrela txandaka liburu honetako kapituluak idazten doaz. Batek idatzia, besteak zuzendu eta "ongi" edo "eskas" nota jartzen dio. Ongi bada nota, koaderno handian idazten dute berriz. Nota emateko arau sinple-sinplea dute: dena egia izan behar da, eta irupidenak, sentimenduak eta subjektiboa den guztia baztertu behar da, dena erreala eta objektiboa izan behar da. Maite dut, gustatzen zaigu, polita da eta horrelako guztiak ez dira idatzi behar, oso adierazpen lausoak direlako. Nahi dute gertaren deskribapen hutsa egin.

13: Auzokoa eta haren alaba

Amonaren etxetik gertu, emakume gazte bat bizi da bere alabarekin. Etxea hondatu samarra dago. Emakumea baratzean egoten da egun guztian aurrera begira, alabak etxera sartzen duenera arte, baina batzuetan alabari ahaztu egiten zaio eta emakumea gau soao geratzen da kanpoan. Burutik dagoela dio jendeak, eta amonak berriz alperra dela. Alaba haurrak baino zertxobait nagusiagoa da adinez. Azokan ustelak biltzen ditu eta amonaren baratzetik fruituak eta barazkiak lapurtu. Haurrek ahuntzaren errapetik esnea zurrupatzen ikusten dute, neskak korrika alde egiteko keinua egiten du, ez dutela harrapatuko esaten diote. Itxura negargarria du, erbi-ezpaina du, mukiak eta zikinkeria azalean. Erbiezpain deitzen diote auzoan. Errapea zurrupatzea gustatzen zaiola esaten die haurrei, eta zakila ere bai. Haurrei haien zakila zurrupatu nahi dueka esaten die, haurrek ezetz, berak ondo pasako dutela, haurrek ezetz berriz, lana egin eta ikasi baino ez dutela egiten. Haurrek janaria eskaintzen diote, baina berak uko egiten die, norbaitek maitatzea behar duela dio, inork ez duela maite bera, eta berak orduan ezta ere.

14: Eskeko ariketa

Haueek arropa zaharrak jantzi, aurpegia zikindu eta eskean jartzen  dira kalean. Jendeak ez die ezer ematen edo oso gutxi, baina jakinminez eta errukiz begiratzen dituzte haurrak. Emakume batek lana egitearen trukean jatekoa emango diela esaten die, haurrek esaten diote ez dutela horren beharrik, eskean egiten zer sentitzen den jakiteko bakarrik ari direla. Emakumeak lotsagabe deitzen die. Etxeratzean, bildutako guztia bota egiten dute, emakumeren batek egin dien laztana ezik. Hori ezin da bota.

15: Erbiezpain

Haurrak errekan daude arrantzan. Erbiezpain datorrela ikusten dute. Biluztu egiten da, txistu egiten du eta txakur bat dator. Haurren txakurra da. Erbiezpainek hankak zabaldu eta txakurrak alua miazkatzen dio, gero lau hanketan jarri eta txakurra gainean jarri eta zakila jartzen dio. Haurrak ikusten ditu eta larritu egiten da, baina haurrek lasaitu egiten dute, ez diote inori ezer esango eta nahi duenean txakurrarekin egiteko esaten diote. Neska negarrez hasten da, animaliek bakarrik maite dutela esanez. Esaten du bere ama itsua eta gorra dela, nahiz eta gorreriari buruz itxurak egiten dituela uste duen, berari ez entzunarena egin eta kasurik ez egiteko. Bera ere goizeetan begiak bilduta esnatzen da, ireki ezinik, baina ez du dirurik medikura joateko.

16: Itsumen eta gortasuneko ariketa

Haur batek itsuarena egiten du, begietan zapia jarrita. Besteak gorrarena, belarrietan belarra sarturik. Kalera ateratzen dira: gorrak kontatzen du zer ikusten duen, eta itsuak zer aditzen duen. Horrela elkarri pasatzen ari diren gerra-hegazkinen berri ematen diote elkarri, gero pasatzen ari den gizon zahar eta pobre bati buruz, azkenean alerta-sirenak aditzeko. Etxera doaz eta kendu egiten dute gainetik zapia batak, eta belarra bestea.

17: Desertorea

 

 

LANEAN