Kodea, kodifikazioa eta deskodifikazioa (komunikazioa)

Agian, kodifikazioa datu analisian bilatzen ari zinen. 

Hizkuntzalaritzan, kodifikazioa mezu baten igorleak mezu horren informazioa zeinu bitartez adieraztea da, horren bidalketa komunikazio-kanalaren bitartez egin aurretik. Deskodifikazioa berriz hartzaileak komunikazio-kanaletik kodea (medu kodetua) jaso ondoren, informazioa bereganatzeko burutu behar duen eragiketa. Biak ala biak, kodifikazioa nahiz deskodifikazioa, ezinbestekoak dira komunikazioa bideratu eta horren fidagarritasunerako faktore nagusiak dira, banaketa-kanalaren igorpen egokiarekin batera; kodifikazio edo deskodifikazio desegokiek, jatorriko mezua distortsionatu egiten dutena, komunikazioaren gaizki ulertzea, eta beraz porrota, dakarte. Arazo horiek egunero gertatzen dira: adibidez, emakume batenganako maitasun-sentimenduak modu desegokian adierazten baditut, emakume horrek nire mezua gaizki ulertu eta besterik gabe ligatu edo berarekin sexu-harremanaka baino ez ditudala nahi ulertuko du.