Koherentzia eta inkoherentzia

Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin bat. Koherentzia ez dagoenean, inkoherentzia dagoela (edo dena delakoa inkoherentea dela) esaten da. Koherentzia teoria baten baliozkotasun epistemologikorako oinarriko baldintza da; alegia, koherentea izan ezean, teoria edo diskurtsoa ez da baliozkoa edo egiazkoa izango.