Koitoa

Kredituak:Seedfeeder

Koitoa bi pertsonen arteko batze sexuala da, zakilaren sarpen edo penetrazioaren bitartez burutzen dena. Koito praktika arruntena zakila emakumearen baginan sartuz gertatzen da (koito baginala), baina zakila ipurtzulotik sartuz ere egin daiteke (koito anala), zeina gizon homosexualen artean praktika ohikoagoa den. Animalien artean ere gertatzen da, baina haietarako kopula hitza erabiltzen da.

Koitoa ernalketa burutu eta haurrak izan edo ugaltzeko modu ohikoena, lehen pausoa baina ez bakarra, baina batez ere koitoa harreman sexualaren ataletako bat izaten da, eta beraz ugalketaz gainera koitoa bi pertsonen arteko maitasuna eta atxikimendua adierazi eta bizitzeko modua ere bada, eta intimitatea garatzeko funtsezko ekitaldia. Plazer handiko ekitaldia ere bada, maiz baina ez beti koitoan parte hartzen dutenen orgasmoarekin gailentzen dena. Halere, pertsona batek jasan dezakeen gertaera bortitz, mingarri eta krudelena ere izan daiteke, desiratu gabeko koitoa denean, bortxaketa alegia.

Kredituak:Seefeeder.

Koitoa erosotasun eta burutzeko, zakila gogortuta izan behar da, eta bagina lubrikaturik izan behar da. Horretarako, kitzikapen sexuala gertatu behar da bi pertsonen artean, erantzun sexuala piztu eta koitoa burutzeko. Horretarako, aurretiko jolas erotikoak egiten dira, hala nola laztan eta musuen bitartez, edo alua eta zakila zuzenean estimulatuz horiek igurtziz edo ezpain edo ahoaren bitartez (sexu orala). Koitoa ipurtzulotik gertatzen bada (edo bagina aski lubrikaturik ez dagoenean) lubrikatzaile izeneko produktuak erabil daitezke zakilaren penetrazioa errazteko. Behin zakila sartuta, ohikoena da zakilarekin atzera eta aurrera egiteko mugimenduak egitea, kitzikapena eta plazera bizitu, eta sexu erantzunaren zikloa garatu klimax edo orgasmora heldu arte.

Koito baginala praktikatzeko hainbat jarrera daude. gizona hanka zabalik dagoen emakumearen gaineko jarrerari misiolariaren jarrera deitzen zaio, baina orokorrean ez da jarrera egokiena emakumea orgasmora heltzeko. Emakumeentzat gozagarria izaten den jarrera bera gainean egotea da, horrela bere pelbiseko mugimenduak kontrolatu eta orgasmora errazago heltzen delako horrela.

Ikus, gainera