Koiuntura ekonomikoa

Koiuntura ekonomikoa une jakin batean eskualde edo herrialde batek duen egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen salmenten bilakaera, kontsumoa eta inbertsioa, eta aldeko edo aurkako diren, epe laburrera hazkunde ekonomikoa edo krisia eragiten dutenak. Koiuntura ekonomikoak epe laburreko egoera baldintzatzen duen bitartean, egitura ekonomikoa da, hala nola herrialdeko instituzioak, industriaren ezaugarriak, hezkuntza sistema, ikerkuntza, berrikuntza eta baliabide naturalak, epe luzerako garapen ekonomikoa eragiten duena.

Estatuek politika ekonomikoak garatzen dituzte koiuntura ekonomikoa eragiteko: krisi koiuntura batean, ekonomia suspertzeko, eta ekonomia hazten ari den uneetan, hazkunde hori orekatua izan dadin.