Kolapsoa

Kolapsoa sistema edo egitura oso baten erabateko eta itzulerarik gabeko gelditzea edo hondamena adierazteko erabilitako terminoa da, eta beraz bereziki maila makroskopikoari dagokiona. Bereziki zibilizazioen erorketa eta desagerpena adierazteko erabili da, baina baita ere burtsako kraxei eta COVID-19ko pandemiako osasun sistemei buruz, besteak beste.  XXI. mendearen hasieran, mundu eta planeta mailako krisi ekologiko, ekonomiko eta soziala izendatzeko erabili zen, zibilizazio industrialaren krisia koiunturala ez ezik, estrukturala ere badela sinetsirik, eredu ekonomiko jasangarri eta iraunkorren beharra proposatzearekin batera. Ildo horretatik, jakintza arlo oso bat garatu da gaiaren inguruan, kolapsologia izenekoa.

Beste hizkuntzetan: frantsesez, effondrement.

Erreferentziak