Kolektibizazioa

Kolektibizazioa Sobietar batasunean 1920ko hamarkadatik, eta bereziki 1929-1933 bitartean, aurreran eramandako politika ekonomikoa da, non nekazariek euren lurrak estatuaren esku utzi behar zituzten kolkhoz edo etxalde kolektiboak eratzeko, horiek estatuaren zuzendaritzapean kudeatuak izateko. Helburua nekazaritza produktibitatea gehitzea zen, ekoizpen baliabideak industriara eraman ahal izateko. Geroago, prozesu bera garatu zen Ekialdeko Europako beste herrialde komunistetan, Txinan eta Vietnamen.