Komodifikazioa

Komodifikazioa edonolako ondare edo zerbitzua, maiz izaera aske eta publikoa, salgai bihurtu, eta hortik ahalik eta etekin gehien ateratzeko prozesu kapitalista da, interes pribatuen mesedetan eta interes kolektiboaren kaltetan. Maiz, pribatizazioa erabiltzen da komodifikazioa bideratzeko. Komodifikazioaren adibide garbienetakoa masa-turismoa da, herriko ondare natural, historiko eta kulturala mozkin ekonomikoa ateratzeko erabiltzen delarik, adibidez naturgune baterako eta herri ikuskizunetaz gozatu ahal izateko sarrera ordainaraziz, bertakoei propioa duten ondare horretaz gozatzeko aukera oztopoak jartzeaz gainera, haiek ondare horri buruz duten atxikimendua kolokan jarriz. Etxebizitzen inguruko espekulazioa ere komodifikazio prozesua da, etxebizitzarako eskubide kolektiboa kolokan jartzen duelako, prezioak neurri igoaraziz, eta azkenean bertako bizilagunak auzotik kanporatuz.