Komunalitatea

Artikulu hau kontzeptu soziologikoari buruzkoa da, estatistikan duen esanahiari buruz ikus: Komunalitateak (faktore-analisia)

Komunalitatea herri, komunitate, elkarte edo gizatalde bateko kideek sentitzen duten elkartasun eta atxikimendu pertzepzio eta sentimendua da, komunitatearen pertenentzia, batasuna eta identitatea biltzen dituena. Hainbat faktore daude komunalitatea sortu eta indartzen dutenak, hala nola beste gizataldeekiko mugak, partehartze pertsonal eta kolektiboa, segurtasun emozionala eta sinbolo komunak. Aurkako kontzeptua indibidualismoa litzateke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sense of community; gaztelaniaz, comunalidad.