Konbalidazioak (baliokidetzak, baliokidetasunak)

Konbalidazioa, baliokidetza edo baliozkotzea ere deitua, agiri bat onartu, zuzendu. legeztatu edo beste batekin baliokidetzeko egiten den izapidea da:

  • hezkuntzan, konbalidazioa edo baliokidetza beste herrialde, unibertsitate edo ikastetxe batean lortutako tituluak edo gainditutako irakasgaiak ontzat eta legezkotzat eman eta haien baliokidetasuna onartzea da, tituluak ziurtatzen duen gaitasuna frogatutzat emanez eta gainditutako irakasgaiak berriz ere efektu guztietarako gainditutzat joaz, haiek errepikatu beharrik gabe.
  • administrazio publikoan, konbalidazioa edo berrespena, organo batek onartutako erabaki edo araua beste organo batek onespena ematea da, indarrean egon dadin efektu guztiekin.

Erreferentziak