Konbertsioak

Konbertsioa pertsona edo gizatalde oso batek erlijio bat edo sinesmen eta praktika erlijioso batzuk bereganatzea da, izan derrigortuta edo mehatxupean izan sinesmen haiekiko fedea aitortzen dutelako. Historian, konbertsioak gutxiengoaren erlijiotik erlijio nagusi edo menderatzailera izan dira sarri, nola judu eta moriskoak kristautasunera bihurtu ziren Iberiar Penintsulan XIV. eta XV. mendeetan, kristau erresumek lurralde horretan lortu zuten nagusikeriak behartuta. Banakako konbertsioen artean, famatuenetakoa Paulo Tarsokoaren konbertsioa izan zen, kristauen aurka jazarpena egiten nabarmendu ondoren, agerkunde baten ondorioz fede kristaua besarkatu eta Kristautasunaren apostolu nagusietako bat bilakatu zenean.