Konbikzioa (latinezko convictio hitzetik, con- aurrizkitik eta vinco aditzetik, "garaitu") pertsona batek duen asmo, esperantza, iritzi edo uste oso, sendo eta iraunkorra da, zalantzarik gabekoa, eta pertsona bere ekintza guztia asmo eta uste horietan oinarritzera daramana. Piskologiaren ikuspuntutik, konbikzioak motibazio bizia eragiten duten ideiak dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, firm belief, conviction; gaztelaniaz, convicción.
Loturiko artikuluak
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
Akieszentzia eta erreaktantziaTest psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…