Kondeszendentzia

Kondeszendentzia (latinezko condescendentia hitzetik) beste bati atsegin egin nahian edo beste batekin malgutasunez edo kritikak arinduz jokatzen duenaren nolakotasuna da. Kondeszendentziaz jokatzen duena kondeszendientea dela esaten da. Orokorrean adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, atsegin ematea faltsua denean edota malgutasuna gehiegizkoa denean. Kondeszendentzia goragoko maila batetik beste baten maila baxuago batera jaisten denaren jarrera ere bada, ulertzen zaila den zerbait azaltzerakoan esaterako.

Adibideak:

  • "Oker dauden horietako bat naiz. Edo, zuzendari artistikoak kondeszendentzia handiz dioen moduan, proiektuari mesede handia egin dioten eszeptiko egoskor horietakoa." - Ismael Manterola, Berria egunkarian, 2011-07-09.
  • "Oso ados kondeszendentzia-salaketa horrekin ("batere" kritikarik egiten ez dela esatera ausartuko ez nintzatekeen arren: gutxi dago, baina zerbait bai...)" - Iban Zaldua, Twitter webgunean, 2018-05-25.

Ikus, gainera