Kondizionalitatea

Ekonomian, kondizionalitateak edo kondizionaltasunak nazioarteko erakundeek egoera larrian dauden herrialdeei ematen dizkieten diru laguntza edo maileguak jaso ahal izateko bertako politika ekonomikoan derrigorrez edo baldintza edo kondizio gisa hartu beharreko neurri multzoari egiten dio erreferentzia. Gehienetan, kondizionalitate hori gastu publikoaren murrizketaren eta politika neoliberalen ezarpenarekin dago loturik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, conditionality; gaztelaniaz, condicionalidad.