Kondonazioa

Kondonazioa (latinezko condonare aditzetik, esanahi berdinarekin) zor bat itzultzeko obligazioa bertan behera uztea, hartzekodunaren borondatez erabakitakoa. Tributazioari dagokionez, zor baten kondonazioak murrizpena dakar hartzekodunaren zergen ordainketan, eta sarreratzat hartu behar da zordunaren kasuan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, debt relief, debt cancellation; gaztelaniaz, condonación.