Kondratieff zikloak edo uhinak

Kondratieff (Kondratiev) zikloak edo uhinak Nikolai Kondratieff (1892-1938) errusiar ekonomialariak planteaturiko iraupen luzeko ziklo ekonomikoak dira, historian jaso eta teorikoki azaldutakoak, bereziki kapitalismoan izandako aldaketa teknologikoetan oinarrituta. Hala ere, orokorrean teoria ekonomikoan onartzen ez diren zikloak dira, enpirikoki behar bezala frogatu ez direlako bereziki.

Gutxi gorabehera XIX. mendearen hasieratik bost Kondratieff ziklo garatu dira, horien baitan goraldia, gailurra, gainbeheta eta hondoa bereiziz:

  1. zikloa (1800-1850): lurrun makinaren garapenari esker.
  2. zikloa (1850-1900): trenbidearen garapenak eragindakoa.
  3. zikloa (1900-1950): elektrizitateak eta kimikak ekarritakoa.
  4. zikloa (1950-2000): automobilak eta petrokimikak ekarritakoa.
  5. zikloa (2000-): informazio teknologien eraginez.