Konfiantza

Konfiantza beste norbaitek gure esperantzak eta igurikimenak bete eta desengainurik hartuko ez delako sinesmen eta jarrera da, baikortasunez edo aldez aurreko esperientzian oinarritua. Garrantzitsua da gizarte harremanak horretan oinarritzen direlako maiz, baina arriskutsua ere bada, espero duguna ez betetzeaz gainera, huts egitearen errua, aurrez bestearengan konfiantza jartzeagatik,  ekartzen duelako, bestearengan nahiz gugan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, trust; gazteleraz, confianza.