Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren pedagogia 2010eko hamarkadaren hasieran garaturiko pedagogiaren ikuspegi berritzailea da, Rafael Cristóbal psikiatra eta irakaslearen eskutik plazaraturikoa, bere "El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza" liburuaren bitartez. Liburuko ideiak Hazitegi unibertsitateko ikerketa taldearen baitan garatu ziren. Pedagogiaren ardatz nausia haurrarengan konfiantza osoa jartzea, eta haurrak bere buruarekin, gertukoekin eta ingurunearekin ere konfiantza izatea, hori guztia haurra pertsona moduan garatzea helburu harturik. Haur hezkuntzaren esparruan (0-6 urte) bereziki garatua, irakaslearen rol laguntzaile eta bideratzailea nabarmentzen du, interes-zentroen inguruan, Ovide Decroly-k asmaturiko kontzeptuan oinarrituz. Geroztik, Euskal Herriko hainbat ikastoletan garaturiko proiektua izan da.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Konfiantzaren pedagogia"; Gizapedian, 2 apirila, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/konfiantzaren-pedagogia/.