Konfigurazioa egitura zehatz eta egoki bat sortze aldera behar diren elementuak bateratzeko ekintza, modua eta ondorioa da. Terminoa bereziki informatikan erabiltzen da, programak eta utilitateak bateragarriak izateko egin beharreko eragiketen multzoa izendatzeko (adibidez, inprimagailua ordenagailuarekin lotzeko).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, configuración.
Loturiko artikuluak
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
Kongruentzia eta inkongruentzia (orokorrean)Kongruentzia zerbait beste zerbaitekin lotzean gertatzen den adostasun edo bateragarritasuna da. Orduan, dena delakoa kongruentea dela esaten da. Inkongruentzia berriz, zerbaitekiko lotura gauzatzen ez denean gertatzen da, eta…
InplementazioaInplementazioa edo inplementatzea aurrez erabaki eta programatutako zerbait aurrera eramateko burutu beharreko ekintzak garatu, gauzatu eta exekutatzea da. Adibidez, eskola porrota gutxitzeko neurriak inplementatzea, neurri horiek garatu abiarazi…