Konfiskazioa

Konfiskazioa estatuak eta bere ordezkariek, hala nola poliziak edo epaileek, pertsona bati bere esku dituen ondasunak kendu eta estatuaren esku jartzeko burutzen duten ekintza da, ordainik gabe (desjabetzean ez bezala, non estatuak ordaina eman behar duen jabetza kentzearen trukean) larrialdi egoeretan, segurtasun arrazoiengatik edo pertsona horrek egindako falta edo delituengatik zigor moduan.