Konfluentzia (politika)

Agian, konfluentziaren adiera geografikoa bilatzen ari zinen, bi ibaiek bat egiten duten puntua alegia. 

Politikan, konfluentzia bi alderdi politiko, gizarte mugimendu edo bestelako eragileen arteko elkartze eta bateratze sendo eta iraunkorra da. Koalizioan ez bezala, non alderdi politikoak gehienetan hauteskundeei buruzko helburuak lortzeko biltzen diren eta biltzen diren erakundeek euren nortasun juridiko eta politikoa atxikitzen duten, konfluentziak eragileen egiturak gainditu (baina ez derrigorrez ezabatu) eta espazio politiko komuna sortzen du, printzipio partekatuetan oinarrituta. Ildo horretatik, koalizioak finantzazioari, komunikazio politikoari eta hautetsiei buruzko negoziazioak eta akordioak eskatzen dituen bitartean, konfluentzian gai horiek modu bateratuan lantzen dira, erakundeen egitura politikoetatik aparte. Halere, konfluentziaren eta koalizioaren arteko muga lausoa da, eta batzuetan ez dago garbi erakunde politiko bat koalizio edo konfluentzia den.

Konfluentzia terminoa bereziki Espainian aplikatu da, 15-M mugimenduaren ondoren sortutako gizarte mugimendua politikoki egituratu eta ezkerreko alderdiekin bateratzean, hasiera batean udalak eta gero goragoko instituzio politikoak, Espainiako Legebiltzarrera iritsi arte. Konfluentziaren logika politikoa beraz, marko politikoa gainditu eta bereganatzea litzateke, indarrak batuz. Adibidem, Guanyem Katalunian  konfluentzia adibide garbia da, non ezkerreko talde eta egitura politikoek bat egin zuten, udaletan indarra egite aldera.

Erreferentziak