Konjetura

Konjeturak frogatu ez den baina ukatu ere egin ez den baieztapenak dira, eta behinik behin onartu egiten direnak. Adibidez, Catalan-en konjeturak 8 eta 9 zenbakiak beste zenbaki naturalen potentziak diren ondoz ondoko zenbaki natural bakarrak direla ezartzen du (2^3=8;3^2=9); baina 2002 urtean galdu zuen konjetura izaera, Preda Mihăilescu matematikariak frogatu baitzuen.