Konkatenazioa (estilo-figura)

Agian, konkatenazioak informatikan duen adiera bilatzen ari zinen.

Adiera arruntean, konkatenazioa (latinezko konkatenare hitzetik, "gauza bat beste batekin lotu") gauza bat, izan gertakari izan ideia, bata bestearen ondoren jartzea edo errepikatzea da, berdintasun, antzekotasun, kausa-efektu edo bestelako erlazio batez loturik.

Diskurtsoan eta literaturan, bereziki olerkigintzan, bertso edo esaldi baten amaieran jarritako hitza hurrengo bertso edo esaldiaren hasieran errepikatzea da. Horren helburua, errepikatzen den hitzak adierazten duen ideia, edo ideia horri buruz adierazi behar dena indartzea ("Elkarrekin lortu behar dugu bakea. Bakea denona baita.") do segida logiko bat adieraztea ("Lepoan behera musuak bularretan. Bularretan behera musuak sabelean.").