Konkista

Konkista armada edo talde militar batek, konkistatzaileak alegia, lurralde bat armaz hartu eta hango kontrol militar nahiz politikoa indarrez bereganatzea da, bertako instituzio politiko eta sozialak deseginez. Gehienetan, konkistak bertakoen dominazioa edo kolonizazioa ekartzen ditu, eta horrekin batera maiz euren suntsiketa kulturala. Konkistaren aurka egin eta askatasuna eta burujabetza berreskuratzea (birkonkista deitu izan dena testuinguru batzuetan) nazio batek izan dezakeen gertakari historiko nabarmenetakoa da, gehienetan herriaren sufrimendu handiz lortua, erresistentzia zibila, altxamendu eta insurjentzia garatu ondoren. Historikoki, konkista eskubideak konkistatzaileari konkistatutako lurraldean bere agintea ezartzen zuen. XX. menderararte, konkista militarrek nazio eta inperioen bilakaera moldatu eta egungo herrialdeen mugak ezarri badituzte ere, XX. mendearen bigarren erdialdetik Nazioarteko Zuzenbideak konkista eta ondoriozko konkista eskubideak baztertu egiten ditu eta Nazio Batuek munduko herrialdeen lurralde integritatea babesten dute.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, conquest; gaztelaniaz, conquista.