Konkordatua

Konkordatua edo konkordatoa Batikanoaren eta beste herrialde bateko gobernuaren artean adostu eta sinaturiko ituna da, herrialde horretan Eliz Katolikoaren estatusa eta jarduna erregulatzen dituena, hala nola laizismoari eta Elizaren eta estatuaren arteko harremanei buruz. Historiako konkordatu garrantzitsua 1929ko Letrango Konkordatua izan zen, zeinaren arabera Italiako gobernuak, Benito Mussolinik buru, Vatikanoa onartzen zuen estatu independente moduan.