Konkubinatoa

Konkubinatoa, ohaidegoa edo ohaidetza ezkonduta ez dauden bi pertsonen artean egiten den ezkon-bizitza da, sexu-harremanak edukiz edo seme-alabak edukiz, borondatez edo haien arteko ezkontza debekaturik dagoelako. Konkubina hitzetik dator, gizon batekin ezkonduta balitz bezala bzi den emakumea edo emaztearen azpiko kategoria duen emakume laguna. Antzinako kultura anitzetan instituzio ohikoa izan da; esaterako, antzinako judaismoan onartu egiten den instituzioa, senarrak beste gizon baten emaztearekin izan zitzakeen harremanak eragozteko seguru asko (harreman horiek bi adulteroen heriotzarekin zigortzen ziren); konkubinak familiako neskame izaten ziren, eta senarrak haiekin zituen seme alabak familiako seme alabatzat hartzen ziren.