Konparatibismoa

Haien aniztasuna, aldakortasuna eta konplexutasuna bereganatuz, konparatibismoa gizaki, gizatalde eta kulturen arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak aztertzea helburuzat duen ikuspegi antropologikoa da, lege orokorrak ezartzearren. Eboluzionismo antropologikoak jarraitu izan zuen metodoa da, kultura aniztasunaren baitan, badirelako kulturen bilakaera bateratua azaltzen duten elementu eta faktore komunak. Erlatibismoak, berriz, baztertu egiten du konparatibismoa, gizataldeak eta kulturak bakarrak eta bereziak direla onartuz, haiek konparatu edo alderatzeari zentzurik ikusten ez diolako. 1

Erreferentziak

1.
Los métodos de la antropología. Agustin Santana. http://sgpwe.izt.uam.mx/files/users/uami/lauv/Los_Metodos_en_Antrop_Aguatin_Santana.pdf. Published 2000.