Konpetentzia edo gaitasun digitalak

Konpetentzia digitala (ingelesez, e-skills) informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) era autonomo, eraginkor, kritiko, arduratsu, etiko eta seguruan baliatzeko gaitasuna da, lanean nahiz aisialdian. Europako hezkuntza sisteman ezarritako 8 oinarrizko konpententzietako bat da. Zehar-konpetentzia da gainera, hots disziplina guztietan landu eta eragiten duena.

Konpetentzia digitalaren baitan dimentsio hauek biltzen dira:

  1. Informazioa eta datuak bilatu, aukeratu, aztertu eta antolatzea.
  2. Sareetan parte hartu eta sarean informazioa komunikatu eta partekatzea.
  3. Eduki digitala sortzeko ahalmena, formato desberdinetan, jatorritik nahiz aurrez egindako edukiak moldatuz.
  4. Sareetan segurtasunez murgiltzea, norberaren informazioa eta pribatutasuna babestuz.
  5. Problemak ebaztea, zeregin baten aurrean eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak identifikatuz.