Konpetentziak hezkuntzan

Konpetentziak edo gaitasunak bereziki XX. mendearen bukaeratik garatutako hezkuntza metodologia eta paradigma da, hezkuntzaren helburuak finkatu, kurrikuluak garatu eta ebaluazioa diseinatze aldera.  Konpetentziekin hezkuntzaren helburua informazioaren transmisio hutsa ez, baizik eta ikaslearen eskema mentalak garatzen laguntzea dela aldezten da, ikaslea zuzenean inplikatuz bere ikaskuntza prozesuan, bere bizitzan eta lanbidean garrantzitsuak izango diren edukiak esperimentatuz, hausnartuz, baliatuz eta praktikan jarriz eta komunikatuz. Horrela, konpetentzien ikuspuntua Jean Piaget-en konstruktibismoarekin lotzen da zuzenean.

Definizio bat ematearren, konpetentziak pertsona batek bere ezagutzak, trebeziak eta jarrerak era bateratuan baliatzeko ahalmena da, egoera berrietara era egokian moldatuz, eta besteekiko bizikidetzan. Ildo horretatik, konpetentziek honako ardatz nagusi hauek dituztela aipatu da: izaten ikasi, jakiten ikasi, egiten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi.

Europako hezkuntza-sisteman, konpetentzien metodologia 1985 urtean zabaldu zen, hezkuntzari buruzko txosten batean, eta geroztik XXi. menderako hezkuntza erronkatzat hartu da, gizartearen eta sistema ekonomikoaren erronka berriei moldatzeko asmoarekin, lehiakortasuna eta ekintzailetza bultzatzearren.1 Hortik aurrera, metodologia landu, eta oinarrizko konpetentzietatik, jakintza arlo bakoitzean konpetentzia espezifikoak xehetasunez diseinatzera heldu da, kurrikulu osoa baldintzatuz.2

Erreferentziak

1.
Rodríguez Laguía FJ. Las Competencias Básicas y La Programación Didáctica. Centro de Profesores de Cuenca; 2010.
2.
Competencias básicas, genéricas y específicas. UtelBlog. http://www.utel.edu.mx/blog/rol-personal/competencias-basicas-genericas-y-especificas/.